Lehiotikan es una banda Navarra con base en Pamplona, nacida en 1992 formada por Gorka (voz), Patxi (guitarra), Aitor (bajo) y Titi (batería).
Su estilo musical es el punk-hardcore melódico basado en las letras reflexivas.
Tras 20 años, la formacion solo ha editado 4 albunes y un recopilatorio al que ahora añaden su quinto trabajo llamado "Harold" editado por "Gor".
La 8ª entrega de Musikaz gain muestra la banda iruñesa Lehiotikan desde un marco atipico de la ciudad de Pamplona.
LEIHOTIKAN taldea 1992 urtean sortu zen;
Aitor (baxua), Patxi (kitarra), Gorka (ahotsa) eta Kike (bateria)
partaide zirelarik. Hurrengo urtean Kikek taldea utzi eta Titi sartu
zen, orain arteko formazioa osatuz.
Azken labekadako punk-hardcore melodikoa egiten dute, hitz burutsu eta interesgarriz ongi hornituta. Iruñeko eskenatokiak ongi ezagutzen duen talde honek kanpoko begiradak bereganatu ditu 1998ko ekainean argitaratu zuen
"Hemen ez da ezer aldatzen" bere lehenengo diskari esker.
Orduz geroztik taldea kontzertuz-kontzertu eta jiretan ibili izan da.
Diskoak patxadaz eta presiorik gabe prestatzeko ohitura dute, hala ere orain arte 6 dira argitaratu dituzten diskoak: Hemen ez da ezer aldatzen (1998), Lur (2000), Munduaren leihoa (2003), Ilunago, ederrago (2006), Oroimenak erretzen –diska bilduma- (2011) eta Harold (2012).
Disko guztiak Iruñeko GOR disketxearen esku argitaratuak izan dira.
Ehunka dira jo dituzten kontzertuak, batez ere Euskal Herrian
baina baita Cantabria edo Catalunyan ere.
Azken diskoa –Harold- itzelezko hamabost kanturekin dator. Kantu landuak, zehatzak eta LEIHOTIKAN unibertsoa indartzen dituztenak. Punk-rocka eta hardcore melodikoaren arteko estilo zehatzarekin, bestelako estiloez ere blaitu dira diskoaren osotasuna aberasten duten erritmo erdiko abestiekin, energia, amorrua, indarra eta goxotasunik galdu gabe

No hay comentarios:
Publicar un comentario